XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Markiña

Meabe auzunea.

- Markiña, edonok autortu bear dau, erri polita ez-ezik, garbia ta ospetsua dozu.

Mendiartean dago, zugatzez, errekaz ta etxe zuriz dotore inguratua.

Ez dau oraindik lantegi ta fabrika geiegirik be; ez da, beraz, oraindik diñot barriro be, beste erri askotan ain aspergarri yakun ke, gas ta atsezko kutsadura bildurrik.

Au dalata, domeka ta jaietan batez be, jente asko doa bertora, bai pelota jokuak ikustera, bai bertoko aize ozkirriz birikiak asetzera.

Ospetsua dala esan dot.

Eta orrela da.

Antxiña-antxiñatik izan be.

Gaur gora andirik emoten ez dautsegun arren, lenago Iruzubieta, Etxebarri ta Urberuaga bitartean, ba-ziran jauregi ta torre-etxe galantak: batzuk zutik daukaguz oindiño: baiña onein garaia joana dala esan daikegu.

Orain aukera geiagoko etxeak eregi oi dira gure euskal errian; baita Markiña`n be.

Oso antxiñatik auzune ederrak ditu Markiña`k.

Onakoa dozu Meabe.

Ezagutzen ete? Nik baietz uste.

Zu izan zara Urregarai, Igotz-mendi edo Santa Eufemia mendi-tontor lerdenean: ez arritu, iru oneikaz ezagutzen dogu iraillaren amaseian ainbat lekutatik ainbat jente batzen dan arkaitz bizkar jagia.

Onen azpian dago Meabe, Markiña`tik Aulestia`rako bidean, Erdotza ta Lekoitz bitartean.

Len arte, giñarre ta gurbizez ta gaur piñu baltzez beterik daukagun arkaitz-sail ikaragarri baten altzoan, sortaldera begira dago Meabe.

Amalau-amabost etxek osotzen dau; solo, atx eta piñuz jantzita dagoz etxeok, batzuk erdi utsik, beste batzuk umetxo begi-zoli ta oin-bizkorrez itxaropentsu.

Kosme ta Damian santuak.

Anaiak ziran santu biok, osagilleak, eta eurok dituzu Meabe aldean zaintzen dabenak.

Txaraka`tik gora, ezker-eskuma ainbat arrobi edo kantera eder itxita, lenengo aurkitzen doguna, eskumatara, Santu bi onein baseleiza dotorea da.

Bidetik dozena bat metrora; Patroikua deritxon baserriak dau beronen jaubetza ta ardurea.

Ni ogetaz urteetan izan naz bertan Santuen mezea ta itzaldia egiten, eta beti aurkitu dot guztiz txukun eta alaitsu.

Eleizeak euron jaia illaren 27`an ospatu arren, auzotarren eritxiz`iraillaren 22`an izan zan.

Bezperatik iragarri zan txapliu otsetan, inguruko txarakolko ta errakarruetan sekulako durundua aterarik.

Egun berean be, goiz-goizetik, bardin; ba-zan zarata ta umore ona.

Gaiñeko urteetan lez, amaiketan meza nagusia abestuta.

Iñoizkorik dotoreen egoan ermitatxoa, loraz, argiz eta oin-zapiz.

Meza emoteko maitxoa be, aurten, erriari begira: mibetarrak ez dagoz atzerantzaka, aurrerantzaka baiño.

Baita bear be! Barru ta kanpo, ermitea, jentez bete-beteta: mibetarrak ezezik, markiñarrak, ondarrutarrak, goillibartarrak eta abar, gaiñezka egozan.

Guztion artean abestu genduan mezea.

Baita nik bertakoen fedea ta Jainko-zaletasuna goretsibe! Azkenez, Jainkoari, Santuai eta Andra Mariari eskerrak emoteko, Agur, Jesus`en Ama abestu genduan guztiz gogotsu.

Jolasak.

- Euskaldunok, joku ta jolas-zaleak gara oiñetatik bururaiño; arraiña uretan lez, gu orretan ibilli oi gara atsegin bitsetan.

Meza ostean, ba, Meabe`n be, eztarri legor samarrak ardao zuriz zerbait leguntzen ziran bitartean, antxe bertan, ermita aurrean, nor-geiagoka batzuk eratu ziran.

Esaterako, arri-jasotzea egin zan.

Beko-Etxebarri`ko Juan Urbieta`k 100 kilokoa jaso eban, eta ederto jaso be, gure baserritar guztiak adurra erioela begira euskazalarik; Felipe Beñek, barriz, 175 kilokoagaz ekin eutson zaintsu be zaintsu.

Ondoren, dantzan egin zan gazteen artean; trikitixan batez be, bakotxak bere bizkortasuna erakutsirik.

Ordu bi ta erdietan, gosea erraietan gili-gilika geunkala-ta, etxerantza asi giñan.

Arratsaldean, 5,30`an, beste konkurtsu batzuk; txinga-eroatea, adibidez.

Gaur naikoa zabaldurik daukagu gure erritxo ta auzuneetan.

Zer dogu berau? Txinga ta txingo esaten yako.

Txinga, orman asto bat naiz beste abere bat lotuta eukiteko ipinten dan burdiñezko ustai edo obo bat dozu; txingo, ostera, naiz txingoka ibilli, anka baten gaiñean ibiltea da.

Eta gure baserritarrak, olako jokuetan, erdian ustai lodi biribilla dauen 50 kiloko pixu bi eroan oi dabez, ariñeketan naiz txingoka.

OIZ.